VOLVER

Kirol arroparen azoka solidario (Jesuitak eta Loiola): arroparen dohaintza

Ikastaroa hastearekin batera, AFAtik kirol-arropen azoka solidariora itzuliko gara. Datak gogorarazten dizkizuegu:

– IRAILAK 16, ASTEARTEA, eta IRALAK 17, ASTEAZKENA: Eman nahi duzuen kirol-arropa jasotzeko – mesedez, ekarri poltsa itxi batean, Jesuitak eta Loiolakoak bereiziz – eta Urkixoko sarreran emateko, Julene eta Gorkaren babesa dugu.

– IRAILAK 25, OSTEGUNA: azoka solidarioaren eguna. Informazio gehiago bidaliko dizuegu posta elektronikoz, data hurbildu ahala.

Ekimen solidario honen bidez, familiei lagundu nahi diegu, eskolara itzultzea ekonomikoki hain gogorra izan ez dadin. Aldi berean, arropari bigarren bizitza eman nahi diogu, mundu jasangarriago batera bideratzeko, non denok berrerabili, murriztu eta birziklatuko dugun.

Beste behin ere, azoka solidarioarekin bildutako diru guztia Alboan GKEari emango diogu eta saltzen ez den arropa Caritasi emango diogu.

Keinu solidarioa da, eta gure seme-alaben heziketan ere eragin positiboa izango du, pertsona kontziente, trebe, errukitsu eta gizarte justuago batekin konprometitu gisa.

Eskerrik asko zuen dohaintzengatik!
Mila esker zuen laguntzagatik, Julene eta Gorka!

Fecha 16/09/2025
Hora -
Lugar Hall de Alameda de Urquijo
Plazas -
Organiza AFA