AFAren OHIKO BATZAR OROKORRA 2023-2024 kurtsokoa
Pasa den 2024ko abenduaren 18an AFAren OHIKO BATZAR OROKORRA izan zen. Familia batzuk elkartu ginen TG1 eta TG2 aretoetan honako gai ordena aztertzeko:
– Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta onartzea.
– Jardueren memoria.
– Jarduera-plan orokorra onartzea.
– Kontuak onartzea.
– Aurrekontuak onartzea.
– 2024-2025 ikasturterako kuotak onartzea.
– Karguak berritzea eta Zuzendaritza Batzordeko kide berriak hautatzea.
– Galde-eskeak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bi pertsona berri sartu direlako Batzarrean, bai eta Batzar Nagusira joan diren guztiei ere. Batzar Orokorra AFAko organo gorena da, eta elkarteko kide garen familia guztiek osatzen dute.