Hitzaldi eta tailerretara joateko kontrola
2024-2025 ikasturte honetan, hitzaldietara eta tailerretara joateko kontrola jarri dugu abian, eskuragarri dauden plazak ahalik eta gehien optimizatzeko. Horrela, parte-hartzaile kopuru mugatua duten jardueretan, AFAtik “zerrenda pasatuko dugu”.
Hitzaldi eta tailerrei buruzko informazioarekin bidaltzen dizkizuegun emailetan irakurri ahal izan duzuenez, hitzaldi edo tailer batean izena eman eta ez etortzeak hurrengoetara ezin joatea dakar. Norbaitek izena eman eta azkenean joaterik ez badu, afa@indautxujesuitak.org helbide elektronikoaren bidez abisatu beharko du lehenbailehen. Aldez aurretik ez abisatzea ere arrazoi izango da hurrengo hitzaldi eta tailerretara ez joateko.